Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Ekaina 2008

Atendidu

mendebala 11/06/2008 @ 23:51

Atendidu euskerazko berbea da (edo aditza), hiztegietan egon ez arren. Lar puristak gara danok, lar... UrrutizkiƱa-eta esaten ebezanak puristatzat daukaguz baina gu geu...
Dudea gehiago da "atendidu zaitu" edo "atendidu deutsu", nor-nork edo nor-nori-nork ete dan.

Trenbidera ezer jaustekotan, gure langileei esan.

mendebala 01/06/2008 @ 13:07

Nire ustez Bilboko metroan ipini daben esaldi hori ez da zuzena. Baldintza normala danean, ezkero da, ez -tekotan.
Metrora ezer jausi ezkero, gure langileei esan.
Kontuz! Ezer galdu barik.